1- Larrua txaparen gainetik dago eta egongo da beti.\
\
2- Talde berrienek, zaharrenen egiturak jarraituko dituzte; bi kantinera gazte eta banderadun bat.\
\
3- Taldeak mixtoak izango dira, baina tradizio izpirik galdu gabekoak.\
\
4- Lerroak zuzen-zuzen mantenduko dira danbor-jotzaileak ordituta joan arren. \
\
5- Azpeiti bat bakarra munduan.\
\
6- Pegatina aldarrikatzaileak eraman behar dira danborrean edota soinean; \"Txapa gutxiyo ta narru gehiyo\".\
\
7- 'Tutuki Splash' euritakoak eta plastikozko zorroak eskura izango dira.\
\
8- Trajea armairuan ez badago, tindategian egongo da oraindik.\
\
9- Komunetik pasatu trajea eta danborra jantzi aurretik.\
\
10- Euskal Telebista agurtu, argazkilarien aurrean pausatu eta irribarre zabal bat erakutsi herritarrei.\
\
Uztarria aldizkariaren 2020ko urtarrileko zenbakian argitaraturiko irudia da hau.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide