Urtarrilaren 30eko greba orokorraren aurka

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 16a, 16:54

Herenegun urteko lehen udalbatzarra izan genuen eta bertan erabaki ezberdinak hartu genituen. Besteak beste, urtarrilaren 30erako deitu den grebaren eta EH Bilduk gai honekiko aurkezturiko mozioaren aurka bozkatu genuen. Zergatia argudiatuko dugu hurrengo lerroetan: \ \ - Ez dugulako atzematen greba orokor bat deitzeko moduko egoerarik, batez ere, azken egunotako Espainiako Gobernu progresistaren eraketa eta berriki eman den pentsioen %0,9ko igoerak kontuan hartuta. Nahiz eta garbi dugun egoera ez dela idilikoa, eta hobetzeko asko dagoen. \ \ - Mozioan, pentsioen egoeraz gain, arlo sozial eta lan baldintzen inguruko beste aldarrikapen batzuk agertu direlako, greba egiteko eskaeraren zergatiarekin bat ez datozenak. \ \ - Pentsiodunen elkarteen artean zatiketa eragin duelako deialdiak, eta ez dagoelako guztizko adostasunik grebari babesa ematerakoan. \ \ Hau dela eta, EAJ Udal taldeak beste mozio bat atera dugu, eta bertan garbi utzi dugu: \ \ - Pentsio, bizitza eta lan baldintza duinen alde egon garela eta egongo garela beti. Gogoratuz, EAJ izan dela pentsiodunentzat azken igoera proposatu eta lortu duen alderdia. \ \ - Garbi utzi nahi dugu greba egitea erabakitzen edo ez egitea erabakitzen dutenen eskubideak errespetatzea eskatzen dugula. \ \ \ Beste erabaki batzuk ere hartu ditugu udalbatzan. \ \ - Udalarena den Esklabetako eraikinaren eskubiko aldea dohainik uztea Eusko Jaurlaritzari, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko. \ \ - Udaleko lanpostu batzuetan aldaketa. Brigadako lau lanposturen oposaketak martxan jartzea, polibalentziari garrantzia emanez. Kirol ekintzen arduradunaren erretribuzio maila igotzea, funtzioak aldatu diren bezala. Eta, era berean, aldi baterako lanpostu bat sortu da udal komunikazioa eramateko. \ \ - Kirol zinegotziaren %30ko liberazioa onartzea, lan karga uste baino gehiago handitu delako kirol plan berria dela eta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide