Bi aste eskas falta dira Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta eragile sozial ugarik deitu duten greba orokorrerako. Azpeitian ere asteak dira Greba Batzordea osatu eta martxan jarri zenetik, eta besteak beste, osatuta dituzte greba eguneko egitaraua eta nondik norakoak. Azken egunetan, gainera, eremu ezberdinetatik bat egin dute hainbat herritarrek greba orokorrarekin.\
\
Babes hori antolatzen eta indartzen jarraitzeko, herritarren argazkia aterako dugu, ostegun honetan, 19:00etan, Berdura plazan. Grebarekin bat egiten duzuen herritar guztiak gorbidatu nahi zaiztuztegu argazki horretara.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide