Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren igandean, otsailaren 2an, kimu igerilarien Teknifikazio Sariketa izango da igerilekuan. Sariketak bi jardunaldi izango ditu: goizekoa, 10:00etan hasiko da; eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean. \
\
Sariketa Izarraitz igeri elkarteak antolatu du Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren laguntzarekin, eta beste behin, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, bere eskuzabaltasunik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide