74 laguneko taldea Izarraitzi itzulia emateko.\
\
Argazki galeria ikusteko:\
\
https://flic.kr/s/aHsmKYwhfU\
\
Bideoa ikusteko:\
\
https://vimeo.com/387156447\
\
Goizeko 8:00 tan herriko plazan 74 laguneko taldea osatu gara Izarraitzko itzulia osatzeko asmoz. Eguraldi ona gauden garairako, ibiltzeko tenperatura egokia eta ikuspegiak ere ikusten ziren.\
\
2020 urteko Lagun Onaken egutegian Urtarrilean eta Otsailean herri inguruko bi ibilaldi antolatu dira, aurrenekoa larunbat honetakoa.\
\
Komuntzotik gora aurrena, Xoxoteko ohiko bidean gora iritxi gara Urreta- Lastaola-Alabier bidegurutzera.\
\
Azken honetara jarraitu degu eta Aitz Bakar azpikaldetik eta Oranda baserrien gainekaldeti k iritxi gara Ondarbasora. Jarraian Soldadusorotik pasata Goltzibarrera. Iada Izarraitz atzekaldera pasatuta ginen.\
\
Hamaiketarako Attola zarrren ginen eta bertan egin degu goiz parteko egonaldi luzea indarrak berreskuratzeko.\
\
Ibilbidean aurrera jarraituaz Attolako aparkalekura igo gara eta Bide Gorrira. Hemen behera Aitza baserrira. Azkoitia behekaldean ikusten genuen.\
\
Iada berriro Izarraitzen aurrekaldetik Arana, Pikua baserriak pasatuta Goikosaletxera iritxi gara.\
\
Bertatik Urreta baserrira iada Azpeitia behekaldean ikusten genuela. Berriro gorakoan erabili degun Xoxoteko ohiko bidetik jeitxi gara herriko plazara ordubiak ingururako.\
\
Iha hogei kilometroko ibilbide polita osatuta, Otsaileko Izazpiko ibilaldiaren zain.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide