Egitarau zabala antolatu du Azpeitiko Greba Batzordeak datorren urtarrilaren 30erako. Mobilizazioez gain, gogoetarako tarte bat hartu nahi izan dute antolatzaileek, sektorerik zapalduenei hitza eman asmoz. Modu horretan, ostegunean, 16:00etatik aurrera, zaintza lanetan dabiltzan emakume migratzaileekin solasaldi interesgarria izango da Azoka Plazan.
\
\
Denok ditugu gure familian edo etxepean zaintza lanetan dabiltzan emakume langileak, kasu askotan esklabutza baldintzetan lanean, eguneko 22 ordu etxean sartuta egotera beharturik. Horien testigantzak zuzenean entzuteko aukera izango dugu ostegun honetan.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide