Neurketa interesgarriak Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia \N

Hona hemen Lagun Onaken taldeek otsaileko lehen asteburuan jokatuko dituzten partiden zerrenda.\ \ Preferentea\ \ Aitor Aierbek zuzentzen duen taldeak neurketa oso garrantzitsua jokatuko du Billabona taldearen aurka. Denboraldi bikaina egiten ari dira berriro ere, eta goiko postuetan kokatuta dauden taldeekin borrokatzen dabil Lagun Onak. Momentu honetan, Aloña Mendi da liderra, 40 punturekin, baina Beasain bi puntura dago soilik, 38rekin, eta Lagun Onak hiru puntura, 37rekin. Billabona, berriz, sailkapenean laugarrena da, 30 punturekin. Beraz, partida gogorra espero da Garmendipen larunbat arratsaldean, 18:00etan.\ \ Kadeteen Lehen Maila\ \ Kakiren taldeak gogor ekin dio Kopa txapelketari. Bi jardunalditan garaipena eskuratu dute, gol zaparradarekin, gainera (4-0 eta 0-16). Orain, hirugarren garaipena erreskan nahi dute. Horretarako, lehen tokian dagoen Anaitasuna menderatu beharko dute Garmendipen, bihar goizean, 11:15ean.\ \ Etorri taldeak animatzera.\ \ Aupa Lagun!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide