Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Javi Buces Aranzadi zientzia elkarteko ikerlaria ETB1eko 'Ahoz aho' saioan izan ziren atzo. Hain zuzen ere, Azpeitian 36ko gerratik gaur arte jazo diren giza eskubideen urraketak biltzeko udalak egin duen lana azaldu zuten biek ala biek; izan ere, azken urteetan hainbat ikerketa gauzatu du Aranzadik udalaren eskariz. Azken liburuaren harira izan dira telebista saioan bi gonbidatuak; 'Azpeitia 1945-1975' liburua tarteko, zehazki.\
\
Honako lotura honetan ikus daiteke saioa: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/6999090/bideoa-nagore-alkorta-alkatea-javi-bruces-historialaria-azpeitia-19451975/
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide