Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 4a, 14:40

Asteburuan jokatu dituzten partidetan honako emaitza hauek lortu dituzte gure taldeek.\ \ Preferenteko mutilek ezin izan zuten Idiazabalgo taldearen kontra irabazterik lortu. Etxekoak 3-2 nagusitu zitzaizkien larunbateko partidan.\ \ Erregional mutilak ia partida osoa bat gutxiagorekin egon ondoren, puntu garrantzitsua lortuko zutela uste zutenean Elgoibarko taldeak azken unean sartu zieten gola eta 2-1 galdu zuten.\ \ Jubenil mutilen A taldeak 3-1 irabazi zuen Lazkaoren kontra eta sailkapenaren goiko aldean ditugu. B taldekoek, berriz, Anaitasunaren kontra ezin izan zuten irabazi, azkoitiarrak gehiago izan ziren eta 3-1 galdu zuten.\ \ Kadete mutilak kopan erabat murgilduta dabiltza eta emaitza ederrak lortzen ari dira. Aste honetan Urola B taldearen etxean 2-4 irabazi zuten.\ \ Infantil mutilek berdinketa garrantzitsua lortu zuten Zarautz A sailkapeneko lehenengo taldearen kontra. \ \ #AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide