Hilabeteko aurreneko ostiraletan berezia izaten da Esklabetako jantoki soziala, ikastaro batez lagunduta etortzen baita. Azkena, etxeko madalenak egiteko ikastaroa izan zen, eta oraingoan Txekiako jakiak prestatzeko tailerra antolatu du Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak.\
\
Bihar, ostirala, tailer berezia eskainiko du Azpeitiko bizilaguna den eta Txekian jaio zen herritar batek, 10:00etan hasita. Hark diseinatu du tailerra. Ikastarora bertaratzen diren lagunek Txekiako zopa, patata fratsezak eta Kolatx izeneko postrea prestatzen ikasiko dute. \
\
Ikastaroa amaitutakoan, ostiralero bezala, jantoki soziala izango da Esklabetako 0. solairuan. Bertan, tailerrean prestatutako jakiak dastatuko dituzte. Jantokiko ateak zabalik izaten dira 13:30etik 14:30era.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide