Xabier Azkargorta irratsaio bat gidatzen hasi da Bolivian

Erabiltzailearen aurpegia \N

Xabier Azkargorta futbol entrenatzaile azpeitiarra irratsaio bat egiten hasi da Bolivian –han bizi da–. Joan zen asteartean egin zuen lehen saioa Radio Expresionen uhinetan, eta aurrerantzean, asteartero eta ostegunero gidatuko ditu emanaldiak, kirola eta hezkuntza gai hartuta. Gainera, Boliviako hainbat gonbidatuk ere hitza hartuko dute saioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide