Karnabal giroan murgildu dira herriko dendak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 10a, 09:35

Karnabalak gero eta gertuago daude eta hori nabari da herrian. Izan ere, bertako saltokiek erakusleihoak atondu eta jaiarekin loturiko zozketa bat jarri dute abian.\ \ Otsailaren 10etik aurrera eta karnabalak bitarte, Bertan Merkatari Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituztenek zozketa batean parte hartu ahal izango dute. Erosketa egite hutsarekin, datuak bete eta zozketan parte hartu ahal izango da. 60 euroko 15 erosketa bono banatuko dira saritan.\ \ Aldi berean, saltoki ugarik bere erakusleihoa Karnabal ukituz goxatuko du, festa honen magia kaleetan barrena zabalduz. Aurtengoan ere, Belen Zendoiak eginiko diseinuak ikusi ahal izango dira; guztira 24 saltokitan erakutsiko ditu urte hauetan zehar landuriko trajeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide