Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpena izango da ostiralean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 12a, 07:13

Bigarren urtez jarraian, Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea antolatu dute Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak apirilerako. Joan den asteburuan egin zuten aurtengo topagunearen aurkezpen nazionala Legazpin (Gipuzkoa), eta orain Azpeitian aurkeztuko dute ekimena. Hain zuzen, ostiralean, hilak 14, egingo dute Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpena Azpeitiko Gaztetxean, 18:30ean hasita. \ \ 'Antolakuntzaren potentzia' izenburupean egingo dute aurkezpena. Ondoren, luntxa egongo da Gaztetxera bertaratzen diren lagunentzat, eta jarraian kontzertua eskainiko du Espartzu musika taldeak. Topagunearen aurkezpenean hizpide izango dituzte, besteak beste, ekimenaren izaera eta funtzio politikoa, helburuak, iaz Azpeitian egindako topagunearen balorazioa, esperientzia hartatik ateratako irakaspenak eta etortzear dagoen edizioaren inguruko xehetasunak. Legutiok hartuko du aurtengo topagune sozialista, apirilaren 9tik 13ra bitartean. \ \ Iazko ekainean egin zen aurrenekoz Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea, Azpeitian. Esklabetako ezker hegala izan zen topagunearen erdigunea, eta ehunka lagun elkartu ziren bertan ekainaren 12tik 16ra bitartean. Lan egunak izan ziren Azpeitian egindako topagunearen ardatza, eta ugari izan ziren Esklabetako eraikinean nahiz Azpeitiko Gaztetxean egindako eta aurreratutako azpiegitura lanak. Era berean, eduki politikoetan sakontzeko hitzaldiak izan ziren Soreasu antzokian, eta hainbat kultur emanaldiz gozatzeko tartea ere izan zen. \ \ Hona hemen iaz Azpeitian egindako topagunearen laburpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=eZ7qERFhWfg\ \ Ildo sozialistaren baitan indarrak biderkatzeko, antolakuntza gaitasunetan sakontzeko, eta proiektu lokalei zein maila nazionalean antolatutako espazioei ekarpen zuzena egiteko tresna da topagune sozialista. Indar desberdinak antolatuz gure jardunaren potentzia biderkatzea nahi dugu, eta potentzia hori prozesu sozialista elikatzea xede duen hainbat proiektu indartzeko erabiltzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide