Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte igeriketako neguko Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 12a, 20:30

Joan zen asteburuan, otsailaren 8an eta 9an, infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokitu mailako neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Bergarako Agorrosin igerilekuan. Iñaki Etxeberriak, Maialen Sudupek, Intza Odriozolak, Uxue Etxeberriak, June Zubizarretak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Nora Uriak eta Elene Sudupek parte hartu zuten. Judith Odriozola baja izan zen azken unean.\ \ Izarraitzekoek txapelketa ona egin zuten. Ia igerilari guztiek aurreikusitako helburuak bete zituzten Bergarako txapelketan.\ \ Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\ \ • Hogei domina: bost urrezkoak, 10 zilarrezkoak eta beste 5 brontzezkoak.\ • Hogei marka pertsonal.\ • Maialen Sudupek klubeko errekor berria 400 estiloetan absolutu mailan.\ • Neska absolutuen sailkapen orokorrean Maialen Sudupek hirugarren postua.\ • Izarraitz nesken taldeak laugarren postua taldeko sailkapenean.\ \ Hurrengo txapelketak Irunen eta Iruñean izango dituzte gure igerilariek. Infantilek, Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute Irungo Azken Portu igerilekuan, eta juniorrak eta absolutuen Iruñeako Amaya igerilekuan izango dute Euskal Herriko Txapelketa.\ \ Zorionak guztiei, egindako esfortzuagatik!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide