Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia \N

Asteburu honetan honako partida hauek izango ditugu:\ \ Preferenteko mutilek Aretxabaletan jokatuko dute igande arratsaldean. Ea hiru puntuak eskuratzeko moduan diren.\ \ Erregional mutilek Urolaren kontra jokatuko dute Zumarragan, larunbat arratsaldez.\ \ Jubenil mutilen A taldeak atsedena izango du asteburu honetan. B taldekoek, berriz, etxean jokatuko dute, Segura Goierri Bren kontra. Ea partida ederra eskaini eta puntuak etxean gelditzen diren.\ \ Kadete mutilek derbia izango dute Lagun Onaken kontra. Bi taldeak Kopan erabat murgilduta daude eta hiru puntuak eskuratzera aterako dira zelaira.\ \ Infantil mutilek aste honetan ekingo diote Kopari. Liga erregularra oso ondo amaitu zuten eta era berean hasteko asmotan zelairatuko dira larunbatean.\ \ #AupaIkas

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide