11 egun igaro dira Zaldibarko gertaerak jazo zirenetik, eta geroztik iritsi zaizkigun berriak egunean-egunean larriagoak dira. Bi langileek desagerturik jarraitzen dute, airean dagoen dioxina kopurua legeak baimentzen duena baino 50 aldiz handiagoa da eta zabortegi horren funtzionamendu desegokiaren gaineko testigantzak gero eta ugariagoak dira.\
\
Hondakinen politikaren atzean daude ekonomia interesak agerian gelditzen ari dira beste behin: nola ematen diren baimenak, nolakoak diren kontrol neurriak eta horiek nola ibiltzen diren enpresa pribatu eta pertsonaia batzuk nahieran.\
\
Zaldibarren gertatuak, ezinbestean, Zubietako errauskailuari begiratzera garamatza, horrek ere herritarren osasunean izan ditzakeen ondorioak benetan kezkatzekoak direlako.\
\
Egoeraren aurrean Azpeitian egin dezakegunaz hitz egiteko, bilkura irekia egingo dugu , gaur, astelehenea, 18:30ean, Sindikatu Zaharrean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide