Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 17a, 10:48

Asteburu honetan ere futbolak ez du etenik izan gure taldeek jokatu behar zuten zelaietan eta honeko emaitzak lortu dituzte.\ \ Preferenteko mutilek ez zuten beraiek nahi bezalako emaitza erdietsi, izan ere Arizmendi Uda beraiek baino gehiago izan zen eta 4 eta 1 irabazi zieten.\ \ Erregional mutilek puntu bat lortu zuten etxetik kanpo jokatutako partidan, bana berdindu zuten Urolaren kontra.\ \ Jubenil mutilen A taldeak atsedena izan du aste honetan. B taldeak, puntu bat eskuratu zuen Segura Goierri B taldearen kontra larunbatean, bana egin baitzuten.\ \ Kadete mutilek, Lagun Onaken kontra jokatutako derbia galdu egin zuten 0-4. Hala ere, kopan bete betean sartuta daude eta partida ederrak egiten ari dira.\ \ Infantil mutilek bikain ekin diote kopari, Anaitasunaren kontra jokatu zuten eta 4-0 irabazi zuten. Ea, jarraipena emateko aukera duten. Aupa mutilak!\ \ #AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide