Bartzelonatik gustura itzuli dira Sudupe ahizpak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 19a, 08:43

Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe igerilariak Bartzelonan izan dira asteburuan, Igeriketako Gipuzkoako Selekzioarekin, Alejandro Lopez Sarian parte hartzen.\ \ Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen junior eta absoluto mailetako 19 igerilari izan ziren. Bartzelonako txapelketan goi mailako igerilariak eta goi mailako igeriketa ikusteko aukera izan zen. Irailean, denboraldi hasieran, gure igerilari gazte hauek, ez zuten sinistu ere egingo otsailean horrelako sariketa batean parte hartuko zutenik. Esperientzia ona nahiz aberasgarria bizitzeko aukera eta giro ederra izan dute Gipuzkoako Selekzioarekin Bartzelonan aritu diren igerilari guztiek.\ \ Igerileku luzean (50 metro) urteko lehen txapelketa izan arren, Izarraizko igerilarien bikotea emaitza txukunak lortuta itzuli da etxera. Hona hemen Sudupe ahizpen lorpen esanguratsuenak:\ \ 1. 4 marka personal \ 2. Klubeko errekor berri bat 16 urtekoetan, Alazne Sudupek 400 estiloetan.\ 3. 4 final Maialen Sudupek:\ - 50 bizkar proban, A finalean 6. postua.\ - 50 tximeletan, B finalean 13. postua.\ - 100 bizkarren, A finalean 6. postua.\ - 200 estiloetan, A finalean 8. postua.\ \ Zorionak eta segi lanean!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide