Honako pajarita honekin irtengo du zezenak etzi, Elegante Egunean, 12:00etan.\
\
Jai karnabala (otsailak 23)\
\
12:00-12:30: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.\
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia. (goiko argazkia, iazko jai karnabal arratsaldeko irteerakoa da)\
\
Astelehen karnabala (otsailak 24)\
\
11:00-12:30: txikien sokamuturra, eta plazan zezen txikiak eta poniak, Arno ganadutegia.\
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.\
\
Astearte karnabala (otsailak 25)\
\
07:00-09:30: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.\
16:30-20:00: helduen sokamuturra, Arno ganadutegia.\
\
Bi ohar: \
\
– 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute helduen sokamuturreko ibilbidean egotea.\
– Karnabaletan ere helduen sokamuturrean ez dute soka lotuko Gipuzkoanonean (behean, argoila), Alberdieneko eraikuntza lanengatik. Beraz, plazatik zuzenean Errebalera eramango dute zezena.\
\
Bidali aurten ere sokamuturreko bideo motzak\
\
Bosgarren urtez segidan, karnabaletako sokamutur saioetan grabatutako bideo motzak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Animatu! Bidali 717770069 whatsapp zenbakira bideoak. Hemen ezaugarriak:\
https://uztarria.eus/komunitatea/zezenbeltz/1582045966
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide