Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko astean, otsailaren 19an, bildu zen Azpeitiko Argazki Elkarteak izendatutako epaimahai puntuatzailea, aurtengo Gau Txori argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusteko eta baloratzeko. Aurtengo epaimahaia honako argazkilariek osatu dute: Juan Joxe Agirre, Alberto Beloki eta Juan Mari Amenabar.\
\
Argazki guztiak ikusi ondoren, honako erabakia eman zuten epaimahaikideek:\
\
- Bilduma onena: Adiel Zabala.\
- 2. sailkatua: Iñigo Olarte.\
- 3. sailkatua: Bernat Alberdi.\
\
Azpeitiko lehen sailkatu ez-sarituaren saria, berriz, Oscar Bailerentzat izan da. Zorionak guztioi!\
\
XI. Gau Txori argazki rallyaren sari banaketa, argazki guztien proiekzioarekin batera, larunbat honetan, otsailak 29, arratsaldeko 6retan izango da, Basazabal jauregian. Denok zaudete bertara gonbidatuta.\
\
Nahi duenak, rallyko emaitzak eta akta gure webgunean ditu ikusgai: https://www.azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/1251-adiel-zabalak-irabazi-du-2020-ko-gau-txori-rallya
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide