Joan zen zapatuan eta igandean, otsailaren 22an eta 23an, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailako igerilariek. Euskal Herriko igerilari infantil onenak Irungo Azken Portu kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.\
\
Izarraitz igeri elkarteko Maier Lizarzaburuk, Nora Uriak, Judith Odriozolak eta Elene Sudupek parte hartu zuten txapelketan.\
\
Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa, eta nahiz eta azken asteetan azterketengatik eta lesio batzuengatik ez zeuden ehuneko ehunean, txapelketa txukuna eta jarrera oso ona erakutsi zuten.\
\
Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\
\
• Sei marka pertsonal.\
• Bi zilarrezko domina: Maier Lizarzaburuk 200 bizkar proban eta Elene Sudupek 50 librean.\
• Espainiako udako txapelketarako minima berri bat, Elene Sudupek 50 librean.\
\
Maier Lizarzaburu Oviedon izango da martxoaren 11tik martxoaren 15era; hain zuzen ere negu sasoiko denboraldia bukatzeko falta zaion azken proba izango du infantilen Neguko Espainiako Txapelketa.\
\
Zorionak guztiei, eta aupa Izarraitz!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide