Hilabeteko aurreneko ostiraletan berezia izaten da Esklabetako jantoki soziala, jantokiaz gain ikastaroa ere izaten baita. Besteak beste, etxeko madalenak eta pasta egiteko ikastaroak eta Txekiako jakiak prestatzen ikasteko tailerra izan dira azken hilabeteotan. Aste honetarako, aldiz, beste tailer bat antolatu du Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak.\
\
Bihar, ostirala, tailer berezia eskainiko du Azpeitiko bizilaguna den eta Brasilen jaio zen herritar batek, 10:00etan hasita; hark diseinatu du tailerra. Ikastaroan parte-hartzen duten lagunek, kalabaza-gozokia eta berenjenaz egindako lasagna prestatzen ikasiko dute. \
\
Ikastaroa amaitutakoan, aldiz, ostiralero bezala, jantoki soziala izango da Esklabetako 0. solairuan. Bertan, tailerrean prestatutako jakiak dastatuko dituzte. Jantokiko ateak zabalik izango dira, 13:30etik 14:30era bitartean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide