Iñaki Aranburu nagusi, otsaileko 12x12 barne argazki lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 6a, 17:08

Atzo, martxoko lehen osteguna izanik, otsaileko 12x12 barne argazki lehiaketako argazkiak ikusi eta bozkatzeko tartea hartu genuen. Otsaileko gaia 'Sukaldean' izan da, eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Aranburu, bigarren Juan Mari Ibarzabal, eta hirugarren Mikel Cagigal.\ \ Ikusgai dagoen argazki hau da lehen postuan sailkatu den irudia. Beti bezala, sailkatutako lehen hiru argazkiak ikusgai dago Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean, Ekintzak, 12x12 atalean, hain zuzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide