Irekita dago Azpeitia-Iruñea egitasmoaren lehen etaparako izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 7a, 10:40

Martxoaren 14an, gaur zortzi, izango da Lagun Onak Mendi Bazkunak 2020rako antolatu duen Azpeitia-Iruñea egitasmoaren lehen etapa: Azpeitia-Tolosa, 24 kilometrokoa.\ \ 08:00etan izango da irteera, plaza Nagusian. Arauntza baserritik gora Arauntza tontorrera iritsi, handik Sañu tontorrera pasatu eta, aurrera jarraituz, Etumetara eta ondoren Zelatunera eramango gaitu ibilbidearen lehen zatiak. Zelatunen hamaiketakoa egingo du, eta salda Lagun Onak MB ren kontura izango da.\ \ Ibilaldiarekin jarraituta, Herniora igoko gara, eta Unbeltz eta Herniozabaletik pasatuko gara. Bazkaltzeko beste tarte bat hartuko dugu bidean, eta ibilaldia amaitzeko, Tolosara jaitsiko gara. Tolosara 16:30-17:00 ingururako iristea aurreikusten da.\ \ Izen ematea irekita dago martxoaren 12a arte, osteguna. www.lagunonakmb.org helbidean edo elkartearen tabernan eman daiteke izena. Lagun Onak MBren bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 15 euro.\ \ Gainerako informazio guztia: http://lagunonakmb.org/eu/berriak/430-azpeitia-iruna-2020-1-etapa-azpeitia-tolosa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide