Adiel Zabala zestoarrak irabazi du aurtengo Sokamuturra argazki lehiaketa. Atzo, astelehena, erabaki zuen Juan Joxe Agirrek, Iñigo Olartek eta Enekoitz Esnaolak osatutako epaimahaiak sariketaren ebazpena. Hain zuzen ere, lehiaketan parte hartu zuten 22 argazkilariek bidalitako argazki guztiak ikusi eta baloratu zituzten horiek.\
\
Honako hau da epaimahaiak hartu duen erabakia:\
\
1. saria: Adiel Zabala.\
2. saria: Angel Olabarria.\
3. saria: Roman Azkue.\
4. saria: Karlos Iriarte.\
5. saria: Jexus Artola.\
\
Karnabaletako jai giroaren bueltako argazki onenaren saria, Iñaki Joaristi 'Altzarte' saria, berriz, Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak irabazi du.\
\
Urtero bezala, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin osatutako erakusketa prestatzen ari da Azpeitiko Argazki Elkartea, eta aurten ere, Betharram aretoan izango da ikusgai. Sari banaketa eta erakusketaren irekiera areto berean egingo dira larunbatean, martxoak 14, 13:00etan hasita. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide