Marea Urdinak ez du batzar irekia egingo

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko martxoaren 12a

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak hartu dituen azken erabakiak eta eman dituen gomendioak kontuan izanda, Marea Urdinak ez du egingo gaur arratsaldean Azkoitian gauzatzekoa zen batzarra.\ \ Bilera horretara etorriko diren pertsona gehientsuenek mendekotasuna duten senideak dituzte familian, eta derrigorrezkoa ez den arrisku egoera bat saihestea erabaki dugu aho batez.\ \ Egoera baretzen denean data berria adostu eta publiko egingo dugu.\ \ Barkatu eragozpenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide