Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den otsailaren 20an grabatu zuten 'Herri txiki, infernu handi' telebista saioa Urrestillako elizan, eta igande honetan ikusi ahal izango da programa ETB1en (22:00). Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek gidatuko dute saioa, eta haiekin batera arituko da Xebastian Lizaso bertsolaria kantuan. Gainera, Urrestillako hainbat bizilagunek parte hartuko dute saioan.\
\
Lotura honetan ikus daiteke saioaren aurrerapen bideoa: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/bideoak/osoa/7092734/bideoa-urrestilla-martxoaren-15ean-herri-txiki-infernu-handi-saioan/.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide