Astelehenero, 12:00etatik 12:20 aldera arte plazan egiten diren pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak bertan behera geratuko dira bestelakorik esan arte.
\
\
Bizi dugun egoeraren aurrean hartu beharreko erabakia dela iritzita, ez gara elkartuko datozen astelehenetan. Izan ere, jendearen segurtasuna lehenetsi dugu erabakia hartzerakoan.
\
\
Pentsio duinen alde gaudenok berriz ere elkartzen jarraituko dugu egoera bere onera bueltatzen denean.
\
Denon artean, hartu diren neurriei kasu egin eta berriro laister plazan aurkituko dugu elkar.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide