Kalte ekonomikoei erantzuteko erakundeek martxan jarriko dituzten dirulaguntzen kudeaketan lagunduko du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 18a, 13:49

Covid-19 birusak eragindako kalte ekonomikoei erantzuteko instituzio publiko ezberdinen diru laguntzen gestioan lagunduko du Iraurgi Berritzenek\ \ Espainiako Gobernuak alerta egoera deklaratu ondoren, COVID-19 gaitzak eragindako ondorioak konpentsatzeko hainbat dirulaguntza lerro jarriko dituzte martxan Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste erakunde batzuek.\ \ Horren aurrean, Iraurgi Berritzen garapen agentziak dirulaguntza deialdien berri emango du horiek argitaratu bezain laster. Horretarako, agentziak martxan dituen komunikazio kanalak eta lankidetza sareak erabiliko ditu.\ \ Dirulaguntza horien kudeaketarako edo beste edozein argibidetarako hainbat bide ditu Iraurgi Berritzenek: 943-85 11 00 arreta telefonoa eta 'info@iraurgiberritzen.eus' e-posta helbidea. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eskaintzen du zerbitzua garapen agentziak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide