Pasaiako sarraskiaren 36. urteurrenean, oroimena eta borroka

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 22a, 14:29

Pasaiako sarraskiaren urteurrena da gaur. Duela 36 urteko martxoaren 22an erail zituen Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru 'Kurro' eta Pedro Mari Isart 'Pelitxo' azpeitiarrak, eta Rafael Delas 'Txapas' eta Jose Maria Isidro Izura 'Pelu' iruindarrak Pasaiako badian. Gaur ere gogoan ditugu Pasaiako Sarraskian erail zituzten borrokalariak, eta haien konpromiso militantea eta borroka eredu ditugu. Horregatik, gaur eta egunero: oroimena eta borroka!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide