Eusko Jaurlaritzak tokian tokiko azoken debekua ezarri zuen, eta nahiz eta azken orduetan debeku hori kentzea erabaki, Ikasberri Kirol Elkarteak honako hau adierazi nahi du.
\
\
Egun bizi dugun egoera berezi eta delikatu honetan, jakina da guztion osasuna eta ongizatea lehenetsi behar direla guztiaren gainetik. Azokek, beharrezko segurtasun neurriak betetzen dituztela ikusirik, egoera zail hauetan bertako baserritarren eta produktuen aldeko apustua egitera animatu nahi zaituztegu. Jakina da, egoera honek guztiongan eragin handia izango duela, eta horregatik, momentu zail hauetan, salmenta eta saltoki txikiak lehenestera animatu nahi zaituztegu. Modu horretan, elikadura osasuntsua ere hobetsiko dugu etxean egon behar dugun momentu hauetan, beti ere, ariketa fisikoa egitea ahaztu gabe.
\
\
Horrekin batera, azpimarratu nahi dugu Ikasberri Kirol Elkarteak herriko merkataritzaren aldeko apustua eginda duela, kirol elkarterako beharrezko material guztien erosketa Azpeitiko saltoki txikietan egitea lehenetsiz.
\
\
Guztiok batera eta elkar zainduz egoera hau arinduko dugulakoan,
\
\
animo eta zaindu.
\
\
Ikasberri Kirol Elkartea.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide