Koronabirusak eragindako egoera dela eta, maiatzaren 16an ospatu behar zen Sare Eguna ez da egingo, ez behintzat ohiko formatuan eta adin guztitako herritarrei zuzendutako egitarauarekin. Sareko kideok lanean jarraitzen dugu, hala ere, eta egoeraren bilakaeraren arabera aztertuko dugu maiatzaren 16an bestelako ekimenen bat egiteko aukerarik izango ote den. Herritarren ideiak eta proposamenak jasotzeko irekita gaude, beraz bidali ekarpenak 'azpeitikosareherritarra@gmail.com' helbidera.\
\
Ezin dugu ahaztu koronabirusak duen eragina are handiagoa dela espetxeetan, beren senideekin eta lagunekin zituzten bisitarik gabe baitaude presoak hilabete baino gehiagoz. Eta bereziki kezkagarria da larriki gaixorik dauden nahiz 65 urtetik gorako presoen egoera. Preso horiek dira koronabirusaren aurrean arrisku gehien dutenak, eta gaur egun, espetxeetan ez dago baldintzarik horien osasun eskubidea bermatzeko. Beraz, horien berehalako askatasuna eskatzen du Sarek.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide