Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Koronabirusak eraginda, ezohiko hainbat neurri hartzen ari da Azpeitiko Udala. Hori dela eta, informazioa herritarrengana ahalik eta modu eraginkorrenean iristeko, 'koronabirusa' izeneko atala sortu du erakundeak 'Azpeitia.eus' webgunean. Lau atal ditu txoko bereziak: 'prebentzio neurriak', 'dirulaguntzak', 'albisteak' eta 'laguntzeko gaude'. Honako lotura honetan klik eginda bisita daiteke txokoa: https://azpeitia.eus/component/k2/item/6282-koronabirusa.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide