COVID-19ak eragindako krisia dela eta, Lagun Onak futbol taldea osatzen duzuen jokalari, entrenatzaile, guraso eta bazkide guztiei jakinarazi nahi dizuegu amaitutzat ematen dugula 2019-2020 denboraldia, kirol ekintzei dagokienez. Dagoenekoz, datorren denboraldiari begira, futbol taldearen kudeaketa eta antolaketa lanetan buru-belarri dihardugu zuzendaritzako kideok.
\
\
Horrekin batera, futbol federatu eta futbol eskolako denboraldiaren azken kuotak ez kobratzearen zentzuzko erabakia hartu dugu, eta bide batez, bazkide zaretenoi, hurrengo denboraldiko txartelean %25eko beherapena egingo dizuegu, aurtengo galera berdintzeko asmoz.
\
\
Besterik gabe, eta laster Garmendipen ikusiko garelakoan, animo denoi, ondo segi eta zaindu!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide