COVID-19ak sortutako egoera bezezi honetan, Izarraitz igeri elkartea osatzen dugunok lanean jarraitzen dugu zuen seme-alabek ahalik eta baldintza onenetan jarrai dezaten igeriketaz gozatzen. Nahiz eta inor ez dakien hurrengo hilabeteek zer norabide izango duten, 2020-2021 denboraldiaren antolakuntzarekin eta plangintzarekin hasi gara, eta ohar honen bidez, egingo ditugun berrikuntza nagusien berri eman nahi dizuegu.
\
\
Alde batetik, pertsona bakoitzak izango dituen asteko sesio kopuruan aldaketa batzuk egingo ditugu, igerilarien garapen egokia sustatzeko asmoz. 2014 eta 2008 urteen artean
\
jaiotako umeen sesio kopuruak honako hauek izango dira:
\
\
- 2014 eta 2013an jaiotakoak (prebenajminak): bi sesio.
\
- 2012an jaiotakoak (benjaminak): hiru sesio.
\
- 2011an jaiotakoak (benjaminak): lau sesio.
\
- 2010ean jaiotakoak (benjaminak): hiru sesio.
\
- 2009an jaiotakoak (alebinak): lau sesio.
\
- 2008an jaiotako mutilak (alebinak): lau sesio.
\
- 2008an jaiotako neskak (pre infantilak): bost sesio.
\
\
Bestalde, maila bakoitzean talde kopuru jakin bat eskeiniko dugu, eta bakoitzak bere ordutegia eta gehienezko igerilari kopurua izango du. Erabaki horrekin, gaur egun talde batzuetan gertatzen den gehiegizko ume kopurua saihestu nahi dugu, sesio bakoitza ahalik eta aprobetxagarriena izan dadin. Datozen egunetan helaraziko dizkizuegu igerilariek eskuragarri izango dituzten ordutegiak, izena ematen joan zaitezten.
\
\
Aldaketa horiek dauzkagun baliabideak ahalik eta ondoen kudeatzeko, entrenamenduen kalitatea bermatzeko eta igerilariek ikasketa prozesu egoki bat izateko egin ditugu. COVID-19ak izango duen garapenaren aurrean, erabaki gehiago hartzen joango gara, eta izango dituzue horien berri.
\
\
Besterik gabe, jaso esazue agur bero bat Izarraitz igeri elkartearen partetik, eta animo, laister izango gara-eta uretan.
\
\
Aupa Izarraitz!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide