Herritar talde bat eta Elkar-ekin elkarlanean egiten ari garen ekimenaren bidez, jada herriko jostunek egindako 700 maskara baino gehiago banatu ditugu herritarren artean. Aurrena, zaintza eta garbiketa lanetan dabiltzan pertsonei 100 maskara banatu genizkien; pasa den asteartean, berriz, 600 maskara baino gehiago banatu genituen herritarren artean. \
\
Oraindik lanean jarraitzen dugu, eta datorren astearterako beste 600 maskara egingo ditugula aurreikusten dugu; beraz, asteartean bertan banatuko ditugu maskarak herritarren artean.\
\
Banaketak 17:00etatik 19:00etara egingo dira, honako puntu hauetan:\
\
- Urrestillan, Gazte Lokalean.\
\
- Sanjuandegin, Auzo Lokalean.\
\
- Alde Zaharrean, Elkargunean. \
\
Datorren asteartekoa izango da egiten dugun azken banaketa.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide