Aurrera doa herritar talde batek eta Elkar-ekinek Elkarguneko arropa erabiliz maskarak egiteko martxan jarri zuten ekimena. Guztira, 50 jostun inguru ibili dira maskarak egiten, eta beste 30 lagunek ere parte hartu dute bestelako lanetan. Atzo, astelehena, maskarak jasotzeko eguna izan zen; orotara, 700 maskara ditugu herritarren artean banatzeko prest, beste herritar batzuk mimoz handiz josiak.\
\
Banaketaren nondik norakoak:\
\
Ordua: 17:00etatik 19:00etara bitartean.\
\
Tokiak: Urrestillako gazte lokala, Sanjuandegiko auzo lokala eta Soreasuko Elkargunea.\
\
Gaurkoa izango da, momentuz, azken banaketa. Zuk edo zure inguruko norbaitek maskarak behar baditu, ez izan zalantzarik eta bertaratu.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide