Oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketa, gaur Sanjuandegiko Eroski saltokiaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mai. 6a, 11:41

Joan zen astean egin genuen oinarrizko produktuen eta elikagaien aurreneko banaketa, eta asteburuan bertan ekin genion biltegia berriro betetzeari. Larunbatean Juan XXIII,eko Eroski saltokiaren atarian izan ginen produktuak biltzen, 11:00etatik 13:00etara. Jende askok egin zituen ekarpenak, eta eskerrak eman beharrean gaude. Datorren larunbatean berriro izango gara bertan. \ \ Gaur, asteazkena, Sanjuandegiko Eroski saltokiaren atarian jarriko dugu postua eta bertan izango gara produktuak jasotzen, 11:00etatik 13:00etara. \ \ Aste honetan bertan egingo dugu produktuen bigarren banaketa. \ \ Oinarrizko produktuen eta elikagaien bankuan ekarpena egin nahi baduzue, izan boluntario gisa lan eginda nahiz produktuak dohaintzan emanda edo ekarpen ekonomikoa eginda, hemen duzue informazio guztia: https://uztarria.eus/komunitatea/KrisiarenSemealabak/1588271835\ \ Mila esker era batera edo bestera proiektuan zuen alea jartzen ari zareten adin guztietako herritar guzti-guztiei! Garai zailak datoz, eta ezinbestekoa izango da langile autoantolakuntzaz lanean jarraitzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide