83 urteko emakume bat erail dute Angelun (Lapurdi). Beste behin sistema patriarkalak bere aurpegi ilunena erakutsi du. Honez gain, bestelako indarkeria kasuak ere izan dira Euskal Herrian egunotan, Portugaleten (Bizkaia) adin txikiko baten aurkako eraso matxista, kasu.\
\
Indarkeriak gure gorputzak zeharkatzen ditu eta beldurtuta eta isilik nahi gaituzte. Basanderiek talde feministatik, ordea, gogor salatu nahi dugu gertatutakoa eta besarkada estu bat bidali nahi diegu emakumearen lagunei eta senitartekoei. Bestetik, indarkeriarekin amaitzeko politika eraginkorrak aldarrikatzen ditugu, erasotzailea gaitzetsiko duen eta emakumea sozialki kondenatuko ez duen gizarte bat nahi dugu. Behar-beharrezkoa da horretarako saretzea eta elkar zaintzea. Bete dezagun herria laguntasunez eta zaintza kolektiboz.\
\
Horretarako, gaur, maiatzak 8, arratsaldeko 19:00etan lapikoak astindu eta sirena hotsak jartzeko deialdia luzatu nahi diegu azpeitiarrei balkoietatik eta leihoetatik, Euskal Herriko deialdiarekin bat eginez.\
\
Indarkeria matxistarekin amaitu!\
\
Gora borroka feminista!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide