Soreasuko Elkarguneak itxita jarraituko du, baina beharrak dituztenei bertaratzeko aukera emango diete

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mai. 15a, 12:45

Osasun krisiak behartuta, Elkarguneko ateak itxi behar izan genituen duela bi hilabete. Gaur gaurkoz, ez dugu baldintzarik ikusten jarduera modu egoki batean aurrera eramateko; horregatik, Elkarguneak momentuz itxita jarraituko du.\ \ Hala ere, urgentziazkoak diren beharrei erantzuten saiatuko gara, astelehenetik aurrera, etxean beharrezkoak diren tresnak, haurren eta pertsonen zaintzarako beharrezkoak diren materialak etbr beharra dutenen eskura jarriz. \ \ Edozein eskaera egin nahi izanez gero edo gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, telefono honetan aurkituko gaituzue: 644 96 16 06\ \ Azken egunetan herritar askok adierazi digute arropa eta bestelako materialak ekartzeko nahia. Eskertuak gaude guzti-guztiei, baina pazientzia apur bat eskatu nahi dugu. Irekiera ahalik eta modu egokienean egin nahi dugu, osasun irizpideak zainduz, eta, aldi berean, herritarren beharrei ahalik eta ondoen erantzunez.\ \ Elkargunea elkartasun espazio bat da, herrian sustraitua dago, materialak berrerabiliz herritarren beharrei erantzutea da bere xedea, eta datozen garaietan ere horrela izan dadin saiatuko gara. Gaur arte bezala, jendearen parte hartzea ezinbestekoa izango da proiektuak bere helburuak betetzen jarraitu dezan: herritarrek ekarritako materiala beharko dugu eta lan txandak osatzeko jendea beharko dugu, besteak beste.\ \ Jakitun gara garai latzak bizi dituztela herriko hainbat etxe eta familietan. Aurrez larriak ziren bazterketa eta pobrezia egoerak areagotuko dira datozen hilabeteetan; horregatik, gure jarduera are eraginkorragoa izan dadin lanean ari gara. \ \ Laster izango duzue gure berri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide