'Urrutira joan gabe'

Aittola Zar eta bere inguruak ezagutu ditu Gorka Peñagarikanok 'Urrutira joan gabe' saioaren lehen atalean

GUKA magazina 2021ko mar. 6a, 07:00

'Urrutira joan gabe' saioaren aurreneko denboraldiaren lehen atalean, Azkoitiko Madariaga auzoan kokatzen den Aittola Zar jatetxearen inguruak ezagutu ditu Gorka Peñagarikano aurkezleak.

Urrutira mugitu ezin garen garai hauetan, eskualdetik atera gabe egiteko moduko plan proposamenak ekarriko ditugu hilero. Lehen atal honetan, Azkoitiko Madariaga auzoan kokatzen den Aittola Zar jatetxearen inguruak ezagutuko ditugu. Bertako Joxe Izagirrek Aittolako gurutzea, Zorrozpe tontorra eta Marikutz putzua erakutsiko dizkio Gorka Peñagarikano kazetariari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide