Hilabeteak dira zentral eolikoen proiektuek eskualdea astindu zutenetik. Isilik iritsi zen Oletan egin nahi duten Buruzai proiektua. Arrabots handiagoa eragin zuen Azpeitiko, Zestoako eta Errezilgo lurretan egin nahi duten Piaspe proiektuak. Meteoritoen gisan iritsi ziren bi proposamenak, eta berehalakoak izan ziren erreakzioak. Orduan sortu ziren Oletan ere ez eta Sañu Bizirik taldeak.
Energia berriztagarriak, energia trantsizioa, krisi energetikoa, multinazionalak, irabazien banaketa, mendien suntsiketa... Urola Erdian ez ezik, Euskal Herria osoan zehar bolo- bolo dabiltzan gaiak dira. Testuinguru horretan, hitzordu berezia hartuko du Azpeitiak datorren asteburuan; izan ere, mendien suntsiketen aurkako mobilizazioa deitu dute Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez taldeek. Sañu ingurura bertaratu gara taldearen nondik norakoez eta aldarriez gehiago jakiteko.