Errezil eta Bidania-Goiatz arteko errepidea itxita dago, kamioi bat ez aurrera eta ez atzera gelditu delako

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 14a, 08:36

Gurutzatuta gelditu den kamioia. (IƱaki Labaka)

Errezildik Azpeitira arteko errepidea zabalik dago, baina Bidania-Goiatz aldetik Azpeitira doazenek Urraki aldetik joan behar dute nahitaez.

Errezil eta Bidania-Goiatz arteko GI-2634 errepidea itxita dago duela pare bat ordutik, Errezilgo herrigunetik pare bat kilometrora dauden bihurguneetako batean garraio bereziko ibilgailu bat ez aurrera eta ez atzera gelditu delako. Errezildik Azpeitira arteko errepidea zabalik dago, baina Bidania-Goiatz aldetik Azpeitira doazenek Urraki aldetik joan behar dute nahitaez. Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide