Aritz Egearekin eta Alvaro Ramosekin Chamonixen entrenamendua egiteko aukera dute herritarrek

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 24a, 09:57

Aritz Egea. (Ihintza Elustondo)

Datorren asteartean, hilak 29, izango da entrenamendu saioa. 11:00etan hasiko da eta ordubete inguruko iraupena izango du. Parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute.

Abuztuaren 28tik irailaren 3ra UTMB World Series zirkuituaren finalak izango dira Frantziako Chamonix hirian, eta Domusa Teknik Lana taldea han izango da. Talde horretako bi partaidek parte hartuko dute final horietan, Aritz Egeak eta Alvaro Ramosek, eta hain zuzen ere, bi kirolari horiekin entrenamendu saioa egiteko aukera izango dute hala nahi duten herritarrek.

Entrenamendu saio hori datorren asteartean, hilak 29, izango da Chamonixen bertan, 11:00etan hasita, eta ordubete inguruko iraupena izango du. Parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute lotura honetan. Parte hartzaile guztiek Taupada Urdinaren kamiseta jasoko dute opari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide