Errezilgo samartinetarako Azpeititik autobus zerbitzua indartuko dute

Nerea Uranga 2023ko azaroaren 9a

Errezilgo samartinetako iazko txupinazoa.

Errezilen samartinak ospatuko dituzte gaur hasi eta igandera bitartean, eta Azpeitia eta Errezil arteko joan-etorrirako autobus zerbitzua indartu du Errezilgo Udalak, Lurraldebus UK-02 autobus zerbitzua eskaintzen duen La Guipuzcoana autobus konpainiarekin.

Gaurtik igandera bitartean San Martin jaiak ospatuko dituzte Errezilen, eta festetara doazenei joan-etorria errazteko, Azpeitia eta Errezil arteko autobus zerbitzua indartu du Errezilgo Udalak, Lurraldebus UK-02 autobus zerbitzua eskaintzen duen La Guipuzcoana autobus konpainiarekin.

Bihar, ostirala, 20:00etan Azkoitiko Munibeko geralekutik irtengo du autobusak; Azpeitian 20:10ean egingo du geldialdia Anbulatorio aurreko geralekuan, eta Errezilera 20:25ean iritsiko da. Kasu honetan, ohiko UK-02 autobus zerbitzuaz gainera, 50 plazako beste autobus bat egongo da Azpeitia eta Errezil artean. Errezilen 21:00etan dute herri afaria.

Errezildik Azpeitira itzultzeko, larunbat goizaldean 50 plazako autobusak jarriko ditu Errezilgo Udalak La Guipuzcoanarekin. 02:30ean eta 06:00etan irtengo dute autobusek Errezildik Azpeitira.

Honakoak dira autobus zerbitzu bereziak:

Ostirala, azaroak 10
Azkoitia     Azpeitia      Errezil
20:00             20:10           20:25

Larunbata, azaroak 11
Errezil       Azpeitia          
02:30           02:45                
06:00           06:15                

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide