Irazuk eta Egañak kantuz berotu dute Errezil Erniarraitzen bertso afarian

Maialen Etxaniz 2023ko aza. 26a, 08:26

Irazu eta Egaña, Letean egindako bertso (Erniarraitz)

Ostiralean egin zuten bertso afaria Letea jatetxean. Pieza ederrak eta umorez jantzitakoak eskaini zituzten Irazuk eta Egañak saioan zehar. 

Joan den ostiralean bertso afaria izan zen Errezilgo Letea jatetxean, Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Errezilgo Udalak antolatuta, eta kanpoan hotz egiten zuen arren, giroa bero izan zen saioan zehar. Andoni Egaña eta Jexux Mari Irazu aritu ziren bertsotan, eta pieza ederrak eta umorez jantzitakoak eskaini zituzten saioan zehar. Entzuleak ere  berehala sartu ziren saioan, eta giro paregabea sortu zen bertsoen bueltan. Trikiti eta pandero doinuak ere ez ziren falta. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide