Urola Kosta eskualdean egin daitezkeen ibilaldiak Urrutira joan gabe saioan biltzen jarraituko du Erlo Guka Telebistak. Joan den astean ekin zion hirugarren denboraldiari, eta orduan, Aizarna bisitatu zuen Mireia Galarza kazetariak Agiro mendi klubeko Mikel Irurerekin. Bihar, asteazkena, 21:00etan eskainiko du Erlo Guka Telebistak bigarren atala, eta kazetariak Oikian egingo du ibilaldia, Arantxa Ugarte oikiarrak lagunduta.
Oikiako ibilbide arin bat proposatuko du Ugartek Mantzisidor zubian hasi eta amaitzeko, eta hark historiaz betetako kontakizunak eta anekdotak azalduko dizkio bidean Galarza kazetariari. Guztira, Urrutira joan gabe saioaren sei atal eskainiko ditu UKTk hirugarren denboraldian. Saioa telebistan jarraitu ezin dutenek UKTren hedabide guztietan ikusi ahal izango dute ostegunetan.