Eduki babestua

Baso-jabeentzat batzar informatiboa egingo du Basotik Fundazioak Azkoitian

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 10:00

Bihar, osteguna, 19:00etan izango da, Zubiaurre Elkargunean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza osoa duen fundazioa da.

Gipuzkoako baso-jabeentzat batzar informatiboa egingo du BSTK Basotik Fundazioak Azkoitian bihar, osteguna, 19:00etan Zubiaurre Elkargunean. Batzar informatiboak helburu garbi bat izango du: "Baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena". Hain justu, fundazioak baso-jabeei aukera emango die haien baso eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa bere esku uzteko, "ordain ekonomiko baten truke".

Batzarrei dagokienez, ordubetekoak izango dira, eta Basotik Fundazioko arduradun eta teknikariak izango dira hizlariak. Era horretan, nabarmendu dute interesdunek informazioa "bertatik bertara" eskuratzeko aukera izango dutela, eta baita "edozein zalantza argitzekoa" ere. Donostian egingo den hitzordua jarraian:

  • Donostia: martxoaren 26an, asteartea, 19:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide