'Ate ondokoak'

Ibarbi sagarra, Errezilgo fruitu kutuna

Erlo Telebista 2024ko api. 11a, 10:00

Errezilgo Ibarbi sagarraren ibilbidea gertutik ezagutzeko, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) gune hori ezagutzeko erreportaje txiki bat ondu du Ibarbi elkarteko Ibai Arakistainekin hitz eginda.

Errezilgo Ibarbi sagarraren ibilbidea 2018. urtean sortutako herri ibilbide bat da. Ibilbidean zehar dauden informazio-paneletan sagarren kulturan nahiz sagastiaren munduan murgiltzera animatzen du bisitaria. Belaunaldiz belaunaldi arbasoengandik jasotako jakintzaren ezaugarri garrantzitsuenak modu laburrean eta ikus-errazean jaso daitezke ibilbidean. Horrez gain, Errezilen historiako zirrikituetan eta gertaeretan murgiltzeko aukera ere eskaintzen du ibilbideak.

Ibarbi elkarteko Ibai Arakistainek eman ditu Ibarbi sagarren ibilbideari buruzko azalpenak. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Gipuzkoako komunikabideen artean osatutako Ate ondoan ditugunak saiorako egindako erreportajea da honako hau.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide