Banketxe eta bulego gutxiago daude urtez urte Hego Euskal Herrian, eta Urola Kosta ez da salbuespena. Azken urteetan eskualdeko ia herri gehienetan itxi dute bulegoren bat edo beste, eta, hala ez bada, zerbitzuan murrizketak egin dituzte zenbaitetan; soilik kutxazainak ere utzi dituzte leku batzuetan.
Horrek guztiak eragin zuzena du herritarrengan. Baina nola eragin du aldaketak? Bideoak Aiako eta Zarauzko Aritzbatalde auzoko bizilagunen iritzia biltzen du